Tuesday, June 9th, 2015
Maialen Iriartek NOR Ikerketa Taldeko kide den Josu Martínez elkarrizketatu zuen Azpimarra programan, Gure Sorlekua euskarazko lehen filmearen bilaketaz eta aurkikuntzaz. Elkarrizketa hemen ikus daiteke.
Tuesday, June 9th, 2015
Ion Andoni del Amo NOR Ikerketa Taldeko kideari elkarrizketa egin zioten GARA egunkarian joan den martxoan, musikaz, nortasunaz eta Euskal Herriaz, honako izenburupean: “Egungo une politikoak ez dauka soinu bandarik” Bertan ikusi ahal duzu eduki mamitsua.
Tuesday, June 2nd, 2015
Bilboko Athletic eta Bartzelona FC lehiatu diren 2015eko Espainiako Erregearen Kopako finalaren inguruan erreportajea egin zuen Hamaika Telebistak. Bertan, besteak beste, kirola eta nazioaren arteko harremana ikerkuntzan jorratu duen Ekain Rojo gure taldekidea elkarrizketatu zuten. Saioa ikusgai,...