Eu | Es | En
Nor Ikerketa Taldea
  • Nov 16, 2011
  • nortalde
  • Iruzkinak desaktibatuta daude Futbolari buruzko mintegia Frantziako IDEMECen sarreran
  • Artikuluak
  • 2348 Views

9 urte ago
Futbolari buruzko mintegia Frantziako IDEMECen

Ekain Rojo, Nor Ikerketa Taldeko kideak, parte hartuko du, 2011ko Abenduaren 2an, Frantziako Université de Provenceko Institut dethnologie méditerranéenne, européenne et comparative (IDEMEC) insitutuan.

Ekain Rojoren aurkezpenak Médias et construction des identités dans le football au Pays Basque izenburua darama. Berarekin batera Laurent Sébastien Fournier ikerlaria arituko da, Revendications identitaires et mise en spectacle du folk-football (Angleterre, Ecosse) ekarpenarekin.

Institut d’ethnologie méditerranéenne, européenne et comparative (IDEMEC) institutua Université de Provence eta Frantziako Centre national de la recherche scientifique (CNRS) zentruaren arteko erakunde bat da, eta  Aix-en-Provence hiriko Maison méditerranéenne des sciences de l’Homme (MMSH) eraikinean du egoitza.

Ekain Rojo hilabete batzuetako ikerketa egonaldia burutzen ari da bertan, bere doktoregoko tesi lanen barruan.

Comments are closed.