Hizkuntza gutxituetako hiztun berriei buruzko biltzarra Edinburgon

Nor Ikerketa Taldeko kide bik parte hartu dute Edinburgoko Unibertsitatean antolatutako ‘New Speakers of Minority Languages: A Dialogue’ izeneko biltzarrean, 2012ko Martxoaren 30 eta 31an.

Biltzarra Edinburgoko Unibertsitatearen eta Heriot Watt Unibertsitatearen artean antolatu zen, eta bertan 40 bat ikerlarik parte hartu zuten. Lehen aldia da hizkuntza gutxituetako hiztun berriei buruzko biltzar bat burutzen dena, eta izandako ekarpen eta debateen ondorioz esan daiteke ikerketarako ildo garrantzitsu bat ireki zela. Izan ere, hizkuntza gutxitu askorentzako etorkizun hurbileko helburua hiztun berrien hizkuntza bilakatzea baita.

Nor Ikerketa Taldeko Josu Amezagak eta Maite Berriozabalek The role of Media in the linguistic Integration of Basque New Speakers izeneko komunikazioa aurkeztu zuten. Aurkezpen grafikoa honako estekan ikus daiteke:
http://prezi.com/6vmpuxbm0hsm/basque-new-speakers-and-media/