Eu | Es | En
Nor  Ikerketa  Taldea
  • Oct 20, 2012
  • nortalde
  • Erantzunak desaktibatuta daude Transmedia eta euskara sarreran
  • Artikuluak
  • 2483 Views

6 urte ago
Transmedia eta euskara

NOR ikerketa taldearen adarretako bat transmediatasuna aztertzeari eta aplikatzeari zuzendua dugu azken denboraldi honetan.

Transmediatasunaren oinarrietan sakontzea, adibiderik esanguratsuenak aurkitzea eta gure eremuan aplikagarriak diren kasuen garapena ditugu esku artean.

Tabakalerarekin, EITBrekin eta EHUko gure taldekideekin batera abian jarrita daukagun iker-lerroan, lau pausu interesgarri ematen ari gara:

–  TranXlan proiektuaren jarraipena egin  eta bere jarduna aztertu

– Power to the Pixel jardunaldian parte hartu

– TranXmedia jardunaldia antolatu

– Korrikaren transmediatasuna garatzeari ekin AEKko lagunekin batera.

tranxlan

TranXlan laborategia 2012ko uztailan martxan jarri zen arren, irailaren 10 eta  20 bitartean garatu zen Donostian. Tabakalerak antolatutako tailerrean,  hogeita piku lagun lanean aritu ziren Fantasiazko eta Beldurrezko zinemaldiarekin sintonian eta propio garatutako gidoia jarraituz.   Esperientzia interesgarria ikasteko transmedia  ikuspegiarekin eginiko produkzioaren oinarriak, garapena eta emaitzak nola bideratu.

power-to-the-pixel
PttP erreferentzia nagusietako bat da mundu mailan transmediatasuna ardatz hartuta  ekoizpenak egiteko orduan. 2012ko urriaren 16-19 bitartean, Londresen, konferentzia, pitchinga eta martxan dauden hainbat transmedia proiektu bultzatzeko elkarrizketak burutu zituzten.

Bertan izan ginen NOR Ikerketa Taldeko bi lagun eta bereziki interesgarriak iruditu zitzaizkigun Michel Reilhac (ARTEko burua izan dena puntura arte) eta Catalina Briceno. Azken honek Kanadako CMF-Canadian Media Fund erakundeko partaideak dokumentu oso interesgarria aurkeztu zuen transmedia: The Transmedia Multiplatform and Convergent (TMC) Resource Kit.

Esan bezala, PttPk hainbat proiketuen pitchinga antolatu zuen, zortzi guztira. Horietatik aipagarrienak: “Buenaventura mon amour”, “Metawars”, “Ori&Gami” eta “World online  orchestra”.

tranxmedia

Bigarren urtez, eta oraingoan EHUko NOR ikerketa taldekoen parte hartzearekin, TranXmedia jardunaldia ospatuko da urriaren 30ean EITBren egoitza nagusian, Bilbon. Gainera, Power to the Pixeleko buruetako bat den Tishna Mollaren pisua handia izango da egun bateko jardunaldi horretan.

Transmediatasunaren indarguneak eta mundu mailako kasurik garrantzitsuenak aurkeztuko dizkigu Molla andereak. Gainera, lehen aipatu dugun TraXlanaren emaitzak plazaratuko dira bertan.

Egunari amaiera emateko, Korrika hartuko dugu mintzagai, eta ideia zaparraren teknika erabiliz, aztertutko dugu noraino garatu dezakegun Korrika jendearekin elkarreragina areagotuz, teknologia berriak integratuz eta, beti ere, euskara bultzatuz.

Arratsaldeko saioan, Maialen Lujanbio, Joxe Rojas, Gorka Julio, Iban Arantzabal, Ane Muñoz eta Maite Goñiren eskutik, taldeaka arituko gara Korrikaren indarguneak aprobetxatuz euskarari hauspoa emateko.  Bertan loratutako ideiak 2013ko udaberrian abiatuko den Korrikaren edizioan aplikatzen ahaleginduko gara.

aurten-korrika

Euskararen aldeko ekitaldirik nagusiena den Korrika da, hain zuzen ere, Transmedia ikerketa taldearen hurrengoko kapitulua markatuko duena. AEKren eskutik bi urtetik behin antolatzen den euskararen aldeko jardun ibiltariaren transmedia garapena egingo dugu 18. edizio honetan.

Horretarako helburu garbi batzuk markatu ditugu: Korrikaren izaera eta balioak ondoen transmituko duten tresnak erabiliz, jendearengana sendoago heltzea bai fisikoki eta baita birtualki ere. Jende gaztearen kontsumo portaerak  eta hedabide berrien erabilerak txertatuz, euskara ikastea, jakitea eta erabiltzea sustatuko dugu.  Ikus-entzunezkoez, joko fisikoez, mugikor zein tabletetarako aplikazioez eta  elkarreraginaz baliatuko gara.

Comments are closed.