Eu | Es | En
Nor  Ikerketa  Taldea
  • Dec 30, 2020
  • nortalde
  • Iruzkinak desaktibatuta daude Euskarazko Tesien Koldo Mitxelena Saria NOR Taldeko kide bati sarreran
  • Berriak
  • 186 Views

Miren Artetxe Sarasola, NOR Ikerketa Taldeko kideak, Euskarazko Tesien Koldo Mitxelena Saria jaso du 2020ko edizioan, Gizarte Zientzien arloan. Sari hau Euskaltzaindiak eta EHUk banatzen dute bi urtean behin, eta bi erakundeetako ordezkariek eta teknikariek osatzen dute ebaluazio batzordea. Bereziki baloratzen diren irizpideak tesian erabilitako euskararen kalitatea eta komunitate zientifikoan izandako eragina dira.

Mirenek EHUn defendatu zuen Ipar Euskal Herriko bertso-eskoletako gazteen hizkuntza ibilbideak: gazte identitateak, hizkuntza mudantzak eta legitimizazio prozesuak izeneko doktorego tesia, Jone Miren Hernandez eta Josu Amezagaren zuzendaritzapean, 2020ko otsailean. Lan hau egiteko EHUko Mikel Laboa Katedraren laguntza jaso zuen.

Tesiari buruzko informazio gehiago, Berria-ko elkarrizketa honetan.

Comments are closed.