Eu | Es | En
Nor  Ikerketa  Taldea
  • Mar 1, 2013
  • nortalde
  • Erantzunak desaktibatuta daude Ingalaterra eta Galeseko hizkuntzen mapa sarreran
  • Berriak
  • 2167 Views

6 urte ago
Ingalaterra eta Galeseko hizkuntzen mapa

The Guardianek argitaraturiko mapa interaktibo honetan Ingalaterra eta Galesko barrutietan zein hizkuntza mintzatzen den ikus daiteke. Datuak 2011ko erroldatik aterata daude, eta aniztasun ukaezina erakusten dute: bi herrialdeon populazioaren % 8 ingelesa edo galesa ez diren beste hizkuntza bat dute mintzaira nagusitzat, eta 104 hizkuntza daude 15.000 hiztun baino gehiago dituztenak. Zenbait barrutitan, hiztun hauek populazioaren % 40 dira. Bestetik, ingelesaren ostean galesera eta poloniera datoz parez pare, lehenak 562.000 eta bigarrenak 546.000 hiztunekin.

Muga garrantzitsu bat du ordea: hala mapan nola oinarrian dagoen 2011ko Erroldan, galesera hizkuntza ingelestzat daukate: beraz, hizkuntza ‘ingelesak’ ingelesa bera zein galesera lirateke. Mapak ‘ingelesak’ ez diren hizkuntzak soilik erakusten ditu. Horregatik, galesera ez da agertzen Galesko barrutietan, ez eta Ingalaterrako diasporan.

Gogoratu AEBtan populazioaren % 20 dela etxean  ingelesa ez den hizkuntza batez mintzo dena (duela hogei urte baino 9 puntu gehiago).

languagemap

Comments are closed.