Eu | Es | En
Nor  Ikerketa  Taldea

Artikuluak

Friday, November 9th, 2012

Euskara bizi

Aldarrikapena, gogoa, ilusioa, partehartzea, hizkuntza, herria, batasuna eta elkarlana dira hitz bakarrarekin osatutako definizioak. Talde dinamika berean, kolore bat balitz zein litzatekeen galdetuta hona proposamenak: gorria eta berdea nagusi. Nor ikusi nahiko zenuke bertan itaundu eta erantzunak ugaritu egin dira. Guztiak, edonor eta euskaldunak zein euskaldunak ez direnak aipatzeaz gain, Barcina, Obama eta Ban Ki-moon

Saturday, October 20th, 2012

Transmedia eta euskara

NOR ikerketa taldearen adarretako bat transmediatasuna aztertzeari eta aplikatzeari zuzendua dugu azken denboraldi honetan. Transmediatasunaren oinarrietan sakontzea, adibiderik esanguratsuenak aurkitzea eta gure eremuan aplikagarriak diren kasuen garapena ditugu esku artean. Tabakalerarekin, EITBrekin eta EHUko gure taldekideekin batera...

Friday, October 19th, 2012

Euskara, territorio librea

Halaxe argitu zigun Joseba Sarrionaindiak. Herenegun hauteskunde eztabaida ikusi nuen ETB2n, eta atzo ETB1en. Bigarren hau ikusten hasita berehala otu zitzaidan pasadizoa: Gure lehen umea jaiotzear zela, bere ama gizajoa hantxe zegoen dilatatzen. Epidurala modu orokortuan ematen...

Saturday, June 9th, 2012

EITBko albistegiak eta Euskal Herria

Aztiker-ek eginiko ikerketa-lanak EITBren  albistegiak jorratzen ditu. Irrati-telebista publiko horietan eraiki eta zabaltzen  den Euskal Herriaren errepresentazioa nolako den aztertzen du. Ipar-Hegoa Fundazioaren enkarguz, 2010eko iraila eta azaroa bitartean Euskadi Irratia,  Radio Euskadi, ETB1 eta  ETB2ren eguneroko...

Friday, May 25th, 2012

Athletic-Barça grabaketa

Ikerketa lan baterako, gaurko Athletic-Barça partidaren grabaketak behar ditugu munduko telebista ezberdinetan. Espainiako ereserkiari txistu egiten badiote, telebista ezberdinek nola tratatzen duten konparatu nahi dugu. Eskatzen dugun laguntza honakoa da: aukera baduzu partida grabatu (hasiera baino lehentxeagotik),...

Wednesday, April 4th, 2012

Hizkuntza gutxituetako hiztun berriei buruzko biltzarra Edinburgon

Nor Ikerketa Taldeko kide bik parte hartu dute Edinburgoko Unibertsitatean antolatutako ‘New Speakers of Minority Languages: A Dialogue’ izeneko biltzarrean, 2012ko Martxoaren 30 eta 31an. Biltzarra Edinburgoko Unibertsitatearen eta Heriot Watt Unibertsitatearen artean antolatu zen, eta bertan...

Page 4 of 6 1 2 3 4 5 6