Monday, January 18th, 2016
“Korrika, a transmedia view” izenburuko artikulua argitataratu dute NOR Ikerketa Taldeko Edorta Aranak, Bea Narbaizak eta Libe Mimenzak sortu beria den International Journal of Transmedia Literacy nazioarteko aldizkarian. Artikuluan, Korrikak berezkoa duen transmediatasuna aztertzen dute eta azaltzen dute azken edizoetan noraino narratiba forma berri hau garatu den eta xede-talde, medio eta helburu berriak bilatu dituen.
Thursday, January 14th, 2016
2016ko urtarrilaren 14an sinatu dute hiru unibertsitatek eta Hekimen elkarteak Euskal Hedabideen Behategia sortzeko hitzarmena. Unibertsitate sinatzaileak honakoak izan dira: Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), Mondragon Unibertsitatea (MU), eta Deustuko Unibertsitatea (DU), eta haien errektoreek ordezkatuak izan dira....
Tuesday, December 22nd, 2015
NOR Ikerketa Taldeko Josu Martínez ikerlariak bi hitzalditan hartu du parte, joan den abenduaren 10ean, Baionako espetxean eta herriko Mediatekan, Cartooning for Peace erakusketaren barnean. Hitzaldien izenburua honakoa izan da: Médias et intellectuels: parler face à la...
Thursday, December 10th, 2015
Durangoko Diska etaLiburu Azokaren baitan aurkeztu zen, joan den abenduaren 7an, Euskal Hedabideen 2015 Urtekaria. Herri ekimeneko euskal hedabideak biltzen dituen Hekimen elkarteak, EHU, Mondragon Unibertsitate eta Deustuko Unibertsitatearekin batera aurrera daraman Euskal Hedabideen Behategiaren lehen emaitzetakoa...
Tuesday, August 25th, 2015
Gure Sorlekuaren bila filma (Josu Martínez, 2015) Donostiako Zinemaldian aurkeztuko da. Zuzendariak berak NOR Ikerketa Taldearen barruan eginiko doktorego tesiaren prozesua dago filmaren oinarrian. Unibertsitateko ikerketaren adibide interesgarri bezain egokia da. emailFacebookLinkedinTwitter
Tuesday, June 9th, 2015
Maialen Iriartek NOR Ikerketa Taldeko kide den Josu Martínez elkarrizketatu zuen Azpimarra programan, Gure Sorlekua euskarazko lehen filmearen bilaketaz eta aurkikuntzaz. Elkarrizketa hemen ikus daiteke. emailFacebookLinkedinTwitter