Eu | Es | En
Nor  Ikerketa  Taldea

Euskaldunak komunikabideen aurrean: iritzien, jarreren eta ohituren azterketa kualitatibo eta kuantitatiboa

  • Doktoregaia: Gorka Salces Alcalde
  • Zuzendaria: Josu Amezaga Albizu
  • Egoera: 2016ko otsailaren 25ean irakurria (UPV/EHUko bekaduna, Hekimen-ekiko lankidetzan)
  • Laburpena: Aldaketa teknologikoen ondorioz komunikabideen sektorea egitura-krisian murgilduta dagoela, eta Euskal Herriko egoera soziolinguistikoak azken hamarkadetan aldaketa sakonak bizi izan dituela kontuan hartuta, euskaldunek euskarazko hedabideen aurrean dituzten iritziak, jarrerak zein ohiturak aztertzea. Halaber, analisi horren bitartez hizkuntza-normalizazioaren bidean hedabideek joka dezaketen rola aztertzen laguntzea eta merkatuaren ezagutzan sakontzea izango dugu jomuga, etorkizunera begira sektoreak bide berriak jorratu ahal ditzan.

“Party & Borroka”. Gazteak, musika(k) eta konfliktoa(k) Euskal Herrian: eraldaketa identitarioak XXI mendearen hasieran

  • Doktoregaia: Ion Andoni del Amo Castro
  • Zuzendaria: Edorta Arana Arrieta eta Paula Maria Guerra (Universidade do Porto, FLUP)
  • Egoera: 2014ko abenduaren 23an irakurria (Eusko Jaurlaritzaren bekaduna, 2011-2014)
  • Laburpena: Lan honek euskal (musika) kontrakulturaren eraldaketak ikertzen saiatzen da XXI. Mendean zehar, eta euren zentzua. Ari gara 60ko hamarkadatik jarraikortasun nabarmenaz egituratutako musika eta estilo adierazpenez: Euskal kantagintza Berria, Rock Radical Vasco eta euskal rocka. Zeintzuen inguruan eraikitzen, adierazten, elkarreragiten eta eraldatzen diren kultura euskalduna eta euskal kultura, mugimendu sozialak eta gatazka sozialak, eta aisialdi moduak. Azpiegitura, espazio publiko, material eta sinboloen garapena eta esanahaiak berreraikitzea dakartenak komunikazio sozialean.

Gure zinemaren sor lekua, euskarazko lehen filmaren aurkikuntza, historia eta analisia

  • Doktoregaia: Josu Martínez Martínez
  • Zuzendaria: Josu Amezaga Albizu
  • Egoera: 2014ko Abenduaren 3an irakurria. Nazioarteko aipamena. (Eusko Jaurlaritzaren bekaduna 2011-2014)
  • Laburpena: André Madré jeneralak zuzendu eta 1956an Hazparnen estrenatutako GURE SOR LEKUA euskarazko dokumental luzea du ardatz ikerketa honek. Orain arte galdutzat ematen zen filma, eta historian euskaraz egindako lehena dena. Haren kopia mutu baten eta beste zenbait material baliosen aurkikuntza abiapuntu hartuta, pelikularen, autorearen eta garaiaren azterketa burutuko da bertan; horretarako, analisi filmikoa, historikoa eta soziologikoa erabiliz, eta filma Euskal Herriari buruz egin diren bestelako dokumentalekin erkatuz.

Futbola eta hedabideak bikoa nazio nortasunen joko zelai garaikidea: XIX. mendetik XXI. menderako aingura

  • Doktoregaia: Ekain Rojo Labaien
  • Zuzendaria: Josu Amezaga Albizu
  • Egoera: 2013ko Maiatzaren 24an irakurria. Nazioarteko aipamena. (Eusko Jaurlaritzaren bekaduna, 2009-2012)
  • Laburpena: Futbolaren eta hedabideen arteko bikoak gaur egungo nazio nortasunen errepresentazioan duen garrantzia azpimarratzen du lanak, hain zuzen ere kirol honek errepresentatzeko duen ahalmena nabarmentzen delarik. Ahalmen hau ulertzerik ez dago hedabideen parte hartzerik gabe, berauek ikurren gordailuak baitira, non futbola bera ikur bihurtzen baita prozesu sozial batean. Futbolak globalizazioa eta nazio aldarrikapenak batzen ditu, bere izaera bateratzaile eta kontraesankorra dela medio. Metodologia konparatiboa baliatuz, lanaren amaieran Euskal Herria bezalako estatu gabeko nazioen eta Estatu Espainiarraren arteko nazio nortasunen talka aztertzen da ikuspuntu zientifiko batetik.

Faceguk: Euskal identitataren eraikuntza soziala etnografia digitaletik aztertua

  • Doktoregaia: Koldo Diaz Bizkarguenaga
  • Zuzendaria: Josu Amezaga Albizu
  • Egoera: 2013ko Maiatzaren 15ean irakurria. Nazioarteko aipamena. (Eusko Jaurlaritzako bekaduna 2010-2013)
  • Laburpena: Azken urteetan transformatu den euskal gizartearen nazio identitatea da ikerketa honen ardatza: ikerketa galdera egokia eta honen eraikuntza prozesu sozialak identifikatu nahi dira, hain zuzen ere. Horretarako, online sare sozialak, eta bereziki Facebook, (auto) etnografia digitalaren bidez aztertuz, galdera horiek erantzuteaz gain, Internetekin sortzen den euskal komunitate eredua, nazioaren muga territorialak eta prozesu hauetan eragiten duten agenteak ikertuko dira.

Tokiko telebistagintzaren digitalizazioa EAEn: Hamaika Telebistaren sorreraren azterketa

  • Doktoregaia: Amaia Nerekan Umaran
  • Zuzendaria: Edorta Arana Arrieta
  • Egoera: 2012ko Abenduaren 13an irakurria
  • Laburpena: Tesi honetan Euskadiko Autonomi Erkidegoko telebisten digitalizazioaren analisi sakon bat egiten da. EAEko hurbileko telebisten sorreratik abiatuta, gobernu ezberdinek (estatukoak zein autonomikoak) ezarri dituzten komunikazio politikak arakatzen ditu, hauen ondorio baita gaur egungo lur gaineko tokiko telebisten mapa. Ezbaian dago ordea mapa honen bideragarritasuna. Ildo honetatik, azken urteetako arautze eta digitalizazio prozesuen ondorioz tokiko telebistek pairatu dituzten egiturazko aldaketak ulertzeko gakoak eskaintzen ditu lan honek.

Television Broadcasting from Turkey to Europe

  • Doktoregaia: Vafali Ansarov
  • Zuzendaria: Josu Amezaga Albizu
  • Egoera: bidean (2016ko Irailean aurreikusia; Erasmus Mundi -Backis- programako bekaduna)
  • Laburpena: Turkieraz Europako herrialdeetan emititzen duten komunikabideen historia eta gaur egungo ikerketa egingo da, bereziki Europarako egiten duten telebista-emisioa. Hainbat ikuspegi landuko dira Europara begira egiten den turkiera telebista aztertzeko (saioen edukia, emisio politikak, eta abar). Oinarrizko ikerketa lerroa Europan bizi diren etorkin turkiarrak dira eta komunikabideak ama hizkuntzan jasotzeko erraztasunak; ild horretan hainbat gizarte azterketa garatuko dira.

Bertsolaritzaren transmisioa eta euskararen gune sinbolikoaren sendotzea: Ipar Euskal Herriko gazteen hizkuntz identitate eta portaerak

  • Doktoregaia: Miren Artetxe Sarasola
  • Zuzendaria: Jone Miren Hernandez Sarasola (AFIT Ikerketa Taldea) – Josu Amezaga Albizu
  • Egoera: bidean (2016ko Irailean aurreikusia; UPV/EHUko Mikel Laboa Katedraren eta Mintzolaren arteko programako bekaduna)
  • Laburpena: Bertsolaritza fenomeno sozial zein kulturala da, sorkuntza eta jolas ekintza izateaz gain. Hortik abiatuta, bertsolaritza eta euskararen normalkuntzaren arteko harremana aztertu nahi du proiektuak, hizkuntzaren arnasgunearen kontzeptua baliatuz. Horretarako Ipar Euskal Herriko gazteek bertsolaritzarekin duten harremana aztertuko da, metodo kualitatibo zein koantitatiboak erabiliz.

Argitalpenak ››