EMUSIK DOK izeneko proietkua aukeratua izan da !FLAB tailerrean

EMUSIK DOK izeneko proietkua aukeratua izan da !FLAB tailerrean garatua izan dadin. NOR Ikerketa Taldeko Transmedia atalekoek aurkeztutako proiektua Europako hiru herrialdeetan landuko da maiatza eta azaroa bitartean, bereziki kontakizuna, diseinua eta kodeketan sakonduz. Workshop honen lehen edizioan, izen handiko ikertzaile eta profesionalek hartzen dute parte tutore gisa. Bederatzi dira Belgikan, Suedian eta Ingalaterran ospatuko diren workshopetan jorratuko diren proiektuak.