Tirabirak dokumentala ETBn

UPV/EHUko EMAN ikerketa taldearen, Donostia 2016 Fundazioaren eta EiTBren eskutik, “TIRABIRAK / Tiras que aflojan” dokumentalaren estreinua egingo da ostegun honetan, martxoaren 1ean, ETB2n (23:40), eta hurrengo astelehenean, martxoaren 5ean, ETB1en (22:30).

32 minutuko dokumentalak 1977 eta 2016 bitartean egunkarietan euskal gatazkaren kontakizuna nolakoa izan den aztertzen da.

Ikus-entzunezkoak hainbat binetagile (Peridis, Zaldieroa, Axpi, Jon Zabaleta eta Gallego & Rey, besteak beste) eta adituen hitzak plazaratzen ditu, bineta sorta interesgarriarekin batera.

“TIRABIRAK/Tiras que aflojan” izeneko ikerketa proiektuak, dokumental linealaz gain beste hainbat euskarri erabili ditu, besteren artean: erakusketa ibiltaria, artxibo digitala, dokumental interaktiboa ala UPV/EHUren argitalpen zerbitzuak kaleratutako liburua. Informazio gehiago: www.tirabirak.eus.