Tirabirak erakusketa inauguratu dute

Argazkilaria: Cristian Migulez
Argazkilaria: Cristian Miguelez

Tirabirak erakusketan gure iragan gatazkatsuaren errepasoa egiten da, hainbat egunkarietako komikigilek urteetan zehar egin dituzten tiren bidez. Bilbon ikusi ahal izan da oraingoz erakusketa, eta ondoren Donostia, Baiona, Iruñea eta Gasteizko hainbat tokitan egongo da ikusgai.

Tirabirak proiektua UPV/EHU eta Donostia 2016ren elkarlanaren emaitza eta EMAN taldearen ikerketa batean eta DSS2016EUko Bakearen Itsasargian egitasmoan kokatzen da; bakearen, errespetuaren eta bizikidetzaren eremuan, alegia. Hala, iraganari buruzko begiraden aniztasuna du oinarri bilduma lanak eta hori da, hain zuzen ere, erronkarik behinena: ikuspegi anitz jasotzea kontakizun partekatuaren hazia ereiteko.

Irakurtzen jarraitu: Tirabirak