Komunikabidei buruzko argitalpenak

Komunikabideen inguruko argitalpen dexente kaleratu dira azken urte hauetan. Errepasu txiki bat eginez eta bidea erraztu asmoz, hona hemen hauetariko batzuk.

2000ean, eta UEUren eskutik, NOR ikerketa taldean Hedabideak eta Euskal Herria izeneko liburua kaleratu zuen.

Talde berak, Mercator Media Monograph bildumaren barruan, 2006an ale berezi bat kaleratu zuen euskarazko hedabideei buruzko The Basque Mass Media.

Aurrekoa gaurkotuta  eta osatuta, 2010ean,  UPV/EHUk plazaratu zuenMedia in Basque liburua, lau hizkuntzatan.

Bien bitartean,2008an Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak Euskara hedabideetan eman zuen argitara.

Eta, 2009ean  Lierni Alkorta eta Aitor Zuberogoitiak Masa-komunikaziotik informazioaren gizartera izeneko liburua kaleratu zuten, hau ere UEUren eskutik.

Duela gutxi, 2012aren hasieran, Alberto Barandiaranek plazaratu du Euskararen berreskuratzea (III): hedabideak liburua, hau ere lau hizkuntzatan.