Euskal Hedabideen 2015 Urtekariaren aurkezpena

Durangoko Diska etaLiburu Azokaren baitan aurkeztu zen, joan den abenduaren 7an, Euskal Hedabideen 2015 Urtekaria. Herri ekimeneko euskal hedabideak biltzen dituen Hekimen elkarteak, EHU, Mondragon Unibertsitate eta Deustuko Unibertsitatearekin batera aurrera daraman Euskal Hedabideen Behategiaren lehen emaitzetakoa dugu. Bertan, aipatu hiru inibetrsitateetako ikerketa talde ezberdinetan eginiko lanak biltzen dira, Alberto Barandiaran eta Lorea Agirreren artikuluekin batera, euskarazko komunikabideen erradiografia baterako ekarpen gisa.

Urtekaria ala biurtekaria izango ote den definitzeke dagoen arren, aurrerantzean segida izateko asmoarekin sortua da oraingo ale hau .

Informazio gehiago hemen.

Liburua deskargatzeko, hemen.