Transmediaren 10 ikuspegi

Hasiera batean transmedia komunikazioak erabateko lotura zuen arren fikzioarekin, gaur egun, gaurkotasuneko edukietara ere zabaldu da. Izan ere, kontatzeko modu bat, baliabide eta medio desberdinak erabiliz istorioa garatzeko eta elkarreragina eta parte-hartzea oso kontuan hartzen duena. Informazioa, dokumentalgintza eta orokorrean ez-fikziozko edukien gainekoa da EHUko hamar irakasleek eta ikertzaileek idatzi duten liburua. Hamar atal eta ikuspegi, adibide eta hausnarketa ugari. UEUk argitaratutako liburu honen egileen artean daude NOR Ikerketa Taldeko Marijo Deogracias, Libe Mimenza eta Edorta Arana.

Elordui, A. eta Arana, E. (2015): “Transmedia komunikazio estrategiak. Gaurkotasun-edukiak diseinatzeko eta hedatzeko bide berriak”. Bilbo. UEU.